ELKARTASUN KANTU LEHIAKETATIK FLASH MOB-era

Elkartasun kantu lehiaketako garailea SKANDALUE izan da azkenean, Distantziak laburtuz abestiarekin. Publikoaren bozkak eta epai mahaiaren iritzia kontuan hartu ostean sailkapenean KASIK eta THE FRIDAY'S CREW berdinduta gelditu dira bigarren postuan.

Elkartasun kantu lehiaketari amaiera eman zaion arren, Distantziak laburtuz abestiak joko gehiago emango digu azpeitiarroi. Elkartasun eguneko abesti ofiziala izateaz gain, herritar guztiok Elkartasun egunean Flash mob- a egingo dugu, abesti horrekin guztiok batera koreografi berdina dantzatuz. Horretarako, koreografia herritar guztiok ezagutu eta ensaiatu dezagun, interneten zintzilikatuko da dantzaren bideoa hurrengo egunetan zehar.

Elkartasun eguneko berritasuna izango da Flash mob-a. Arratsaldeko 6etan izango da herriko plazan, manifestazioa hasi aurretik. Azpeitiarrok, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde edozer egiteko prest gaudela adierazteko momentua izango da, baita dantza ere, bat baino gehiago harrituko den arren. Herritar guztiok hartu behar dugu parte, haur, gazte, heldu, jubilatu... Plaza txiki utzi behar dugu eta neurri berean alaitasunez eta irribarrez, herritar guztiok elkar hartuta, aldarriak presente egon behar du.

Elkartasun kantu lehiaketak horretaz gain ere, bere fruitua kaleratuko du. Hamar taldek hartu dute parte lehiaketan, hamar abesti eta aldarri bat. Elkartasun egunaren bueltan izango duzue hamar abesti horiekin CDa.

Beraz, hasi gerriei erdoil apur bat kentzen, azpeitiarrok ere gai garela erakutsi behar dugu helburuaren arabera dantza ere egiten badakigula, prest gaudela behintzat.

Eskerrik asko proiektu hau aurrera eramaten lagundu duten guztiei, bai musika taldeei, Sanagustin kultur guneari, Ekaitz Garmendia teknikoari eta nola ez, era batera edo bestera parte hartu duzuen herritar guztioi.

Animo eta jarraitu euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak txoko guztietan eta modu desberdinetan aldarrikatzen.

Oharra: Flash mob-a zer den ez dakienarentzako begiratu lotura honetan:
http://www.youtube.com/watch?v=BpJBhZCS7YE&feature=related


Azpeitiko HERRIRA bilgunea