ELKARTASUN EGUNEKO FLASH MOB-aren KOREOGRAFIA IKUSGAI

Azpeitiko Elkartasun eguneko (maiatzak 19) flash mob-a badoa forma hartzen. Herritar guztiok gonbidatuta zaudete, bai ume, gazte, heldu eta jubilatuak ere. Azpeitiko plaza txiki utziko dugu eta nola ez, inoiz pasatu ez dena, Azpeitiko plaza dantzan jarriko dugu. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde DANTZA ere egiteko prest baikaude azpeitiarrak. Bideo honetan duzue egingo den koreografia ikusgai. Beraz, bai elkarte kultural, kirol talde, herri mugimendu eta kuadrilak anima zaitezte ensaio propioak antolatzera, prest egon behar baitugu egun handirako.
Animo eta ensaiau!